Matrikulazioa zabalik dago maiatzaren 31ra arte

DURANGO | Aintzindaria den espezializazio programa bat jarriko du abian datorren urtean Maristak Ikastetxeak. Hirugarren mailan dauden ikasleentzat zuzenduta dago eta irailean hasiko da.
Proiektu honetan BH, Orbea eta bizikleta inguruko denda zein elkarteak batu dira. Guztira 10 pertsonentzako taldea osatzea aurreikusten dute programa honen arduradunak diren Asier Diaz de Gereñuk eta Aitor Narbaizak. Matrikulazioa zabalik dago eta epea maiatzaren 31an bukatuko da.


