Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

Durangaldean bonbardaketa jasan zuen lehen herria Otxandio izan zen. 1936ko uztailaren 22an izan zen. Santa Marina jaien erdian, goizeko 9:00ak eta 9:30ak bitartean, hegazkin bik bonbak jaurti eta Andikona plazan zeuden 61 lagun hil zituzten, gehienak emakumeak eta umeak.


