dotb Durangaldeko Telebista

MARTXOAK 31

MAIATZAK 6 | Bonbardaketari buruzko dokumentala

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | 1989 urtean argitaratu zen Durangoko bonbardaketari buruzko lehen dokumentala, artxiboko irudiekin eta erasoaren lekukoen testigantzekin. Jesus Mari Arruabarrenak zuzendutako lana izan zen. 2012an, dokumentalaren berredizioa egin zuen Pablo Garitaonandiak. “Gerra zibila Durangaldean” liburuarekin batera eskuratu daiteke ikus-entzunezkoa. Elkartearen youtube kanalean ere badago ikusgai.

MAIATZAK 5 | Durangoko bonbardaketaren abestia

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Ander Erzillak musika eta Xabier Amurizak hitzak ipini zioten 1937ko gertakariari. Martxoaren 31ko ekitaldian, eskualdeko musikari edo musika talde batek kantuaren berrinterpretazioa eskaintzen du. Izaro, Yoko-out, Insomnia, Etxe, Idoia Bediaga,… izan dira horietako batzuk.

MAIATZAK 4 | Omenaldi herritarra biktimei

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | 2001.urtean Berbaro Elkartearen proposamenetik Gerediaga Elkartea eta Kriskitin taldea batuta, hiru herri elkarteak Durangoko bonbardaketan biktima izandakoak omentzen hasi ziren. Ekitaldi xumea Andra Mariko elizpean egiten da urtero ordutik. Herriak herriari egiten dion omenaldia izaten da.

MAIATZAK 3 | Jon Irazabal Agirre

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Durangoko bonbardaketaz eta Durangaldeko gerra zibilaz ikertzen lehenengoetakoa izan da. 1937ko martxoaren 31n gertatutakoari buruzko oinarrizko lana berak egin du Gerediaga Elkarteko kide modura. Argitalpen berriena, aurtengo martxoan kaleratu du.

MAIATZAK 2 | Patxi Zurikarai Mendilibar

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO |1936an altxamendu faxista izan zenean, frentera jo zuen boluntario, hogeita bat urterekin. Kirikiño batailoian aritu zen harik eta Santoñan faxisten esku erori arte. Heriotza zigorra ezarrita El Dueso eta Burgoseko kartzeletan egon zen. Diktadura osteko lehenengo alkate hautatua izan zen EAJren zerrendetan. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur diputatua ere izan zen.

MAIATZAK 1 | Gerrako umeak

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Gerrak Euskal Herrian iraun zuen bitartean, batez ere 1937ko maiatzean eta ekainean Bilboko itsasadarretik, milaka haur erbesteratu ziren. Gerrako haurren beraien elkarteak 30.000 ume ebakuatu zituztela kalkulatzen du.  2015ean, Asociacion Guerra y Exiliok (AGE) egindako lana erakutsiz, Moskuko Espainiar Zentroko materialarekin gerrako umeen ikuspegia erakusten zuen erakusketa antolatu genuen Landakogunean.

APIRILAK 30 | Hileta erredoblea

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | César Vallejo, Peruko idazlea da eta Hego Ameriketako literaturako poeta nagusietakoa da. 1936an Espainiara joan zen eta Espainiako Gerra Zibileko bizikizunetan oinarrituta Poemas Humanos (1939, «Giza poemak») idatzi zituen. Durangoko hondakinei ere idatzi zien.

APIRILAK 29 | Juan Eskubi Urtiaga

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena   DURANGO | Begoñan jaiotakoa, gaztetan Durangora etorri zen bizitzen. 1936ko altxamendu faxistaren ondorioz Durangon sortu zen Defentsarako Batzordeko burua izan zen eta karguari zegokionez, Durangoko ordena publikoaren arduradun nagusia zen. Santandarren preso hartu, Larrinagako kartzelara heriotz zigorrarekin eraman, eta 1938ko urriaren 24an Derioko hilerrian fusilatu zuten beste 13 lagunekin batera.

APIRILAK 28 | Benita Uribarrena Bollain

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Benita lau neba-arrebetan gazteena zen. Durangoko bonbardaketa ostean, 15 urterekin, Frantziara ihes egin zuen amarekin eta ahizparekin Habana itsasontzian. Borrokalari antifaxista izan zen. PCEko militantea eta Emakume Antifrankisten Espainiako Batasuneko ekintzailea. Durangoko parke batek bere izena dauka.