dotb Durangaldeko Telebista

MARTXOAK 31

APIRILAK 17 | Bilbon udal bulegoak

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Bonbardaketen ostean Bilboaldera ihes egin zuten biztanle askok. Udalek ere euren bulegoak Bilboko leku eta pisu ezberdinetan kokatu zituzten. Durangoko agintari errepublikarrek Kale Nagusiko 43 zenbakiko lehen pisuan egokitu zituzten udal bulegoak.

APIRILAK 16 | Saibigain

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | 1937ko apirilean zehar Saibigain borroka gune nagusietako bat izan zen. Apirilaren 15-16 egunetan borroka odoltsuenak izan ziren. Gainera, eguraldi makurra ere kontra izan zuten bando bietako gudariek.

APIRILAK 15 | “M31 12 testigantza” Museoan

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Etxezarreta jauregia, gaur egungo Durangoko Arte eta Historia Museoa ospitale militarra izan zen. Hori gogoratzeko erakusketa berezia ikusgai dago apirilaren 24ra arte. Durango 1936 kultur Elkarteak urteetan zehar egindako lana oinarri izanda, bonbardaketa bizi izan zuten 12 ahozko testigantza  eta pertsonaien biografiak daude ikusgai.

APIRILAK 14 | Parisko Maiatza

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | 1937ko maiatzaren 1ean Parisen manifestazio handia izan zen. L’Humanite egunkariak Durangoko bonbardaketari buruz argitaratutako 10 orrialdeko gehigarria banatu zuen egun horretako edizioarekin batera.

APIRILAK 13 | Eusko Jaurlaritzaren salaketa

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Eusko Jaurlaritzak Durangoko bonbardaketa salatuz hainbat kartel, poster eta paskin argitaratu zituen. “1937 Durango” izeneko liburuxka ilustratua argitaratu zuen testuak frantsesez, ingelesez eta gazteleraz zituela, bonbardaketa eta ondorioak agerian uzteko.

APIRILAK 12 | George Lower Steer Durangon

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | George Lowther Steer britainiarra kazetari eta gerra-korrespontsala izan zen.  Sasoian “The Times” egunkari ingeleseko kazetaria zen. Durangon izan zen  apirilaren 8an eta Euzkadi egunkariak bisitaren berri eman zuen biharamunean

APIRILAK 10 | Kaltetutako eraikinak

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Ofizialki 321 eraikinek izan zituzten kalteak, eta horietako 70 guztiz birrinduta geratu ziren. Kaltetutako etxebizitzak 304 izan ziren, %96 alde zaharrekoak. Dirutan, 4.239.901 pesetatako kaltea izan zen. Bonbardaketaren ostean, hainbat izan ziren Durangoko erasoaren berri eman zuten Nazioarteko komunikabideak: Japonia, Frantzia, Polonia, Erresuma Batua edota Alemaniarrak.

APIRILAK 9 | Eusko Jaurlaritzaren kontrolpean

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Durangok, beste hainbat herritan ez bezala, apirilaren 28ra arte, Eusko Jaurlaritzaren kontrolpean jarraitu zuen. Horrek ahalbidetu zuen kaltetutakoei asistentzia ematea eta bonbardaketako kalteen balorazio bat egin ahal izatea.

APIRILAK 8 | Interes militarra Durangon

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Mola Generalak Bizkaia konkistatzeko plana idazten zebilela, Durango militarki interesgune garrantzitsu modura aipatzen zuen. Merkatu Plaza euskal ejerzitoaren ibilgailuen gordailu zela edota Santa Susanan zulatzaile minatzaileen batailoia zegoela zehazten zen.