dotb Durangaldeko Telebista

MARTXOAK 31

APIRILAK 7 | Angelo Zoria argazkilaria

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Durangoko bonbardaketa oso-osorik Angelo Zoia hegazkinlari-argazkilari espezialistak jaso zuen iruditan. Horietako argazki asko Erromako “Ufficio Storico – Archivio Stato Aeronautica Militare”-n daude artxibatuta.

APIRILAK 6 | Pipistrello hegazkinak

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Savoia-Marchetti SM.81 Pipistrello bonbardaketa-hegazkin biplano italiarrak izan ziren Durango bonbardatu zutenak. “Pipistrello”  saguzaharra esanahi d. Hegazkinek atzealdean animaliaren irudia izaten zuten bereizgarri modura.

APIRILAK 5 | Ferdinando Raffaelli

Durangoko bondarketaren 85. urteurrena DURANGO | Aviazione Legionaria hegazkinlarien teniente koronela izan zen Durangoko bonbardaketaren buru. 214 eskuadrilako 5 zenbakidun Savoia 81 hegazkineko pilotu joan zen erasoan. Hegazkinaren fuselajean berak bonbardatutako herrien izenak eta datak zituen margotuta.

APIRILAK 4 | Bonbardeoa planifikatu eta gauzatu

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Legión Condorrek Durangoko bonbardaketa burutu zuela urteetan pentsatu arren, italiarrak izan ziren erasoa gauzatu zutenak, Aviazione Legionaria Italiana. Baina, bai, bonbardaketaren planifikazioa espainiarrek eta alemaniarrek elkarrekin egin zuten.

APIRILAK 3 | Hewet Johnson

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Canterburyko dekanoa Durangon izan zen apirilaren 2ko bonbardaketa gertatu zenean. Eusko Jaurlaritzak gonbidatuta Euskal Herrian gertatzen zebilena bisitatzen zegoela, lehen eskutik izan zuen Durangoko bonbardaketen berri. Gerora, makina bat irratsaio eta hitzalditan bizi izandakoa kontatu zuen

APIRILAK 2 | Bonbardaketa berri bat

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Arratsaldeko 5ak aldera, hiru hegazkin italiarrek erabat suntsituta zegoen Durango bonbardatu zuten berriro. Ez zen jende asko geratzen herrian, bakarrik erreskate lanetan parte hartzen zebiltzanak. Gurutze Gorriaren bandera fatxadan izan arren, ospitala ere bonbardatu zuten.

MARTXOAK 31 | M31, 17:45

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Goizeko bonbardaketan suntsitu ez zituzten lekuak bonbardatu zituzten arratsaldean. Durangoko tren geltokia eta tailerrak eta kanposantutik ospitalera, gaur egun Zeharkalea den kalea. Jende asko zebilen bertan. Gehienak goizean hildakoen artean senitartekoen bila zebiltzan durangarrak.

MARTXOAK 31 | M 31, 8:30

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Alarmak jo arren, gutxik joan ahal izan zuten babeslekuetara. Kurutziaga kaletik Alde Zaharrera gerturatu ziren hegazkinak  Andra Mariko kanpandorrea erreferentziatzat hartuta, eguzkia atzean zutela. Lehenengo bonbak Vera Cruz ermita parean jaurti zituzten.

MARTXOAK 31 | M31, 7:15

Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena DURANGO | Soriako aerodromotik lau hegazkinek airea hartu zuten (Savoia 81 bonbaketariak). 50 kiloko 20 bonba eta 20 kiloko 4 bonba su-eragile zituen bakoitzak. Italiako Aviazione Legionariako Ferdinando Raffaelli komandantearen agindua betetzeko zeregina zuten: Durango bonbardeatu.