dotb Durangaldeko Telebista

Paul Mendibil berriztarrak irabazi du Berrizko Argazki Lehiaketa

Guztira 29 argazki aurkeztu dira eta ikusgai izango dira kultur etxean

Guztira 29 argazki aurkeztu dira

BERRIZ | Berrizko Udala XXVI. Argazki Lehiaketak baditu irabazleak. 26. edizioan, Paul Mendibil berriztarraren ‘Pumptrack’ argazkiak eskuratu ditu lehen sariaren 300 euroak, eta bigarren geratu da ‘Tras la tormenta llega la calma’ deritzon irudia, Sergi Pérez de Pipaón-ek eginikoa.

Guztira 29 argazki aurkeztu dira aurtengo edizioan eta Pedro San Roman abadiñarrak genero ikuspegiaren saria eskuratu du.

Aurkeztutako argazki guztiak Kultur Etxean egongo dira ikusgai abenduaren 20ra arte, kultur jardueren ordutegian.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.