dotb Durangaldeko Telebista

Pili Larruzeak berak sortutako ipuina kontatuko du ‘Su txikitan’ gaur Zornotzan

Ipuin kontaketa zuzenean izango da 20:00etan Zelaieta Auditoriumean 

Amorebieta-Etxanoko Udalaren Youtubeko kanalean ikusgai izango da

ZORNOTZA | `Su txikitan´ egitasmoaren saio berri batekin gozatzeko aukera izango dute ostegunean, hilaren 24an, zornotzarrek. Pili Larruzeak berak sortutako ipuina kontatuko du, Mikel Berrojalbiz marrazkilariak zuzenean margotzen duen bitartean; iluntzeko 20:00etan izango da, Zelaieta Auditoriumean.  

Pili Larruzeak Unai Ormaetxearen laguntzarekin idatzi du ipuina, eta bertan lehenengo sektorea eta elkartegintza ditu hizpide; emanaldian bildutakoei azalduko die emakume jubilatu batek balore ezberdinak nola lantzen dituen. Saioan Unai Ormaetxea izango du bidelagun, eta irakurketa amaitutakoan, solasaldia izango da bien artean, Larruzea gertutik eta hobeto ezagutzea aukera paregabea.

IKUSGAI INTERNETEN | Udalak urte amaieran jarri zuen martxan `Su txikitan´ emanaldia, SD Amorebietako Mikel Zarrabeitiarekin. Egitasmoaren helburua da, herriko pertsonaia ezberdinak ipuin bat sortzera animatzea, eta hauek 10 urtetik gorako neska-mutilei kontatzea;  ondoren, solasaldi baten bitartez, pertsonaia bera gertutik ezagutzeko aukera izaten da. 

Mikel Zarrabeitia futbolariaren ipuin kontaketa ikusi nahi dutenek Interneten dute aukera, Amorebieta-Etxanoko Udalaren Youtubeko kanalean. Osteguneko saioaren ostean, Pili Larruzearen kontaketa ere ikusgai izango da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.