[dotb.eus] [Bideoa] Lorea Bilbaok ireki du Euskal Dendaren 22. edizioa

Goizeko 11,00etan zabaldu da eta abenduaren 10era arte iraungo du
Lorea Bilbaok ireki du Euskal Dendaren 22. edizioa

DURANGO.- Lorea Bilbao, Euskara eta Kulturako Foru Diputatuak zabaldu du gaur Euskal Dendaren 22. edizioa.

Aurtengo lelola indarrean jartzera animatu du “Bizitza Ehunduz, eta horixe da egin behar duguna, ehuna, danon artean lortu eskuagaz egiten dugunaz, artisautzagaz gozatu eta honi balioa ematea” adierazi du irekiera ekitaldian.

Goizeko 11,00etan zabaldu ditu ateak aurtengo edizio berri hau, horrela Durango euskal artisautzaren erreferente eta epizentro bilakatuko da hain esanguratsua den abenduko zubian.

Nahiz eta azoka esparruak muga fisikoak dituen, artisau gehiago ditu aurten Euskal Dendak, guztira 54, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak; iaz baino bi gehiago.

Bestalde, bertan dauden firma askok lehen aldiz parte hartuko dute, 20 profesional batuko dira aurtengora; beraz, hori ere bada berrikuntza. Alegia, artisauetatik % 37k estreinakoz parte hartuko dute azoka honetan, kutxu freskoa eta eraldatzailea emanez.

“Bizitza ehunduz” izango da sentimenduz eta emozioz betetako edizioa honetako leloa. Aurtengo Euskal Dendan, Arbasok maitasun handiz gogoratu nahi ditu Juan Unzueta eta Jose Ramon Salmanton. Biak hil dira duela gutxi eta itzelezko hutsunea utzi dute Arbason; izan ere, elkarteak beti aitortu du haien lanaren balioa eta meritua, haien ardura eta dedikazioa. Bizitzaz osoa eman dute biek saskigintzari lotuta. Eta aurten ere gogoan edukiko dute artisau biak, euren lanak jarrita daude dagoeneko erakusgai Merkatu Plazaren beheko aldean.

dotb Durangaldeko Telebista

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar los servicios y la experiencia de usuario. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies