Aurten, izen-ematea online egitea lehenetsiko dugu, berbaro.eus web orrialderen bitartez

DURANGO.- Badatoz udalekuak! Kalean da Berbaroren udako eskaintza! Aurten, izen-ematea online egitea lehenetsiko dugu, berbaro.eus web orrialderen bitartez.
Laburpen modura, hona hemen eskaintzen duguna:
UDAN OLGETAN: Lehen txanda ekainaren 21etik uztailaren 9ra, eta bigarren txanda uztaileran 12tik 23ra. Ordutegia 9:00etatik 13:30era egunero, eta 16:00ak arteko irteera astean behin. Iaz bezala, txanda baten edo bestean apuntatu ahal izango da (edo bietan), baina ez asteka. 4 urtetik 10 urtera bitarteko umeentzat.
UDALEKU FINKOAK:
ALBEIZ I: Ekainaren 29tik uztailaren 8ra, LH3 eta LH4 mailako gaztetxoentzat.
ALBEIZ II: Uztailaren 9tik 19ra, LH5 eta LH6 mailako gaztetxoentzat.
UDALEKU IBILTARIAK:
IBILTARI TXIKIA: Durangon hasi eta Lea-Artibain barna, uztailaren 9tik uztailaren 15era. DBH1en eta DBH2n dauden gazteentzat.
IBILTARI HANDIA: Durangon hasi eta Lea-Artibain barna, uztailaren 16tik uztailaren 22ra. DBH3an, DBH4an eta 1. Batxilergoan dauden gazteentzat.
Informazio guztia (izen-emateko epeak, prezioak, informazio gehigarria…) Berbaroren webgunean aurkituko duzue.


