Ekitaldi desberdinak antolatu dituzte asteburu honetarako


MAÑARIA.- Bigarren urtez jarraian, mañarriarrek ezin izango dituzte jaietaz gozatu, baina herriko administrazioak adin guztientzako ekitaldiak antolatu ditu asteburu honetarako.
Umeek bizikletaz ginkana bat egiteko aukera izango dute, larunbat goizeko hamaika eta erdietatik aurrera. Kaskoa eramatea ezinbestekoa izango da. Gauean Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du herriko plazan.
Igandean berriz, meza eta dantzarien ostean, haurren pilota partidak jokatuko dira. Arratsaldean, sei eta erdietan, “Erriman bi oinetan” dantza ikuskizunaren eskutik, kultur programazioaren plater nagusietako bat iritsiko da. Antzinako eta gaurko emanaldi eta doinu entretenigarri eta dibertigarria. Bost dantzarik, Sustrai Colina, Sustrai Xalbador, Odei Barroso, Odei Barroso, Uxue Alberdi eta beste bertsolari batzuen errimekin dantzatuko dute.
Emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, bertsoak eta jolasak dantzara eramatea da, eta hauen bidez, gaurkotasunari buruzko hausnarketak egitea, abesti ezagunei eta bertso zahar eta berriei mugimendua emanez. Ekitaldi honekin amaitutzat emango da programazioa
Abuztuak 14, zapatua
- 11:30 umeentzako bizikleta ginkana (bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa eraman)
- 22:00 Kontzertua: Eñaut Elorrieta
Abuztuak 15, domeka
- 11:00 Meza ostean herriko dantzariak
- 12:30 Herriko umeen pelota partiduak. Ondoren Bizkaiko afizionaktuak: Artaraz-Bernaola / Ariznabarreta-Arroitia
- 18:30 Errimak oinetan, Ahatik dantza konpainia


