Ekitaldiak ostegunean hasiko dira Eguen Zuriko koplekin

DURANGO | Dena prest dago Karnabalak ospatzeko. Programazioa datorren ostegunean hasiko da, Eguen zuriko klopekin. Hurrengo egunean, ostiralean, umeentzako surrandien maskaren tailerra izango da Murueta Torren, larunbatean berriz, Otamotzenan eta San Fausto auzoan. Egun berean Kriskiten kalejira izango da arratsaldeko 18:00etan. Luhartz taldeak bi emanaldi eskeiniko ditu larunbatean, lehena 20:30ean eta bigarrena 23:00etan, biak Andra Mariko elizpean.
Domekan berriz Mariachi Juvenil Los Gavilanes taldearen emanaldia izango da 17:30ean Andra Mariko elizpean eta programazioarekin bukatzeko haurrentzako tailerrak egongo dira astelehenean.
PROGRAMAZIO OSOA HEMEN



