Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

IURRETA | Gerra garaian, orduko euskal gobernuak leku ezberdin eta ez-ohikoetan inprobisatu izan zituen kuartelak, biltegiak, bolborategiak edota beste era bateko bulego militarrak. Iurretan, adibidez, Donostiatik lekualdatu zuten bolborategia San Migel elizan egokitu zuten. Ondorioz, elizkizunak Amatza ermitan egin ziren. Eta adibidez, 1936ko azarotik 1937ko otsailera bitartean 25 umeren bataioak ermitan egin ziren.


