Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

1937ko urtarrilaren 21ean, hiru hegazkinek Durango zeharkatu zuten. Alarmak entzun ziren eta jendea babeslekuetara joan zen. Baina ez zen bonbardaketarik izan. Hegazkinetatik jaurtitako paskinetan, defentsarako aukerarik ez zuen populazioaren kontra barik militarrak zituztela jomuga zabaldu zuten.


