Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

DURANGO | Begoñan jaiotakoa, gaztetan Durangora etorri zen bizitzen. 1936ko altxamendu faxistaren ondorioz Durangon sortu zen Defentsarako Batzordeko burua izan zen eta karguari zegokionez, Durangoko ordena publikoaren arduradun nagusia zen. Santandarren preso hartu, Larrinagako kartzelara heriotz zigorrarekin eraman, eta 1938ko urriaren 24an Derioko hilerrian fusilatu zuten beste 13 lagunekin batera.


