Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

DURANGO | 1989 urtean argitaratu zen Durangoko bonbardaketari buruzko lehen dokumentala, artxiboko irudiekin eta erasoaren lekukoen testigantzekin. Jesus Mari Arruabarrenak zuzendutako lana izan zen. 2012an, dokumentalaren berredizioa egin zuen Pablo Garitaonandiak. “Gerra zibila Durangaldean” liburuarekin batera eskuratu daiteke ikus-entzunezkoa. Elkartearen youtube kanalean ere badago ikusgai.


