Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

DURANGO | Durango bonbardeatu zuten Aviazzione Legionariako 46 abiadoreen kontrako kereila kriminala aurkeztu zuen 2017an Durangoko Udalak, «1937ko Martxoak 31» batzordeak aho batez onartuta. Gerediaga Elkarteak egindako ikerketa historikoa oinarri izan zuen kereilak. Urtebete beranduago artxibatu egin zuen epaitegiak. Erabakiari jarritako helegiteak ez zuen aurrera egin.


