Marisa Barrena eta Amparo Ereñaga txupinazoa jaurtiko dute gaur arratsaldean Durangon

DURANGO | Ordu batzuk barru, aurtengo protagonitak Durangoko Udaleko balkoira irtengo dira, bi urte eta gero txupinazoa botatzeko eta horrela jaiei hasiera emateko. Marisa Barrena eta Amparo Larrañaga, euskalzaleak, urteetan feminismoren alde egindako borroka goraipatuko dute gaur arratsaldean, 19:00etan. Atzo DOTBko Ondoan Dot saioan egon ziren eta argi eta garbi azpimarratu zuten bion desioa erasorik ez egotela zela eta askatasun osoz bizi ahal izatea jaiak.
Bigarren txupinazoa izango da, atzo 20:30etan Bilgune feministak txosguneko pregoia irakurri bait zuen, pantxikiren aurrean. Gaur arratsaldean elkar ikusteko aukera izango ditugu, Pantxike eta Patxikotxu.



