‘Kataluniarekin Bat, Demokrazia askatasuna’ lemapean

DURANGO.- Katalunian gertatutako atxiloketak direla eta hainbat elkarretaratze egongo dira bihar Euskal Herri mailan ‘Kataluniarekin Bat, Demokrazia askatasuna’ lemapean.
Bilbon, Iruñean eta Donostian 12.00etan izango da eta Gasteizen 12.30ean.
Durangoko kasuan ere 12.00etan izango da elkarretaratzea Andra Marin EH Bildu, ELA, LAB, ESK, STEILAS, CNT, HIRU, ETXALDE, EHNE eta GURE ESKU DAGO plataformaren eskutik.



