[dotb.eus] Kataluniaren aldeko elkarretaratzea bihar Durangon

‘Kataluniarekin Bat, Demokrazia askatasuna’ lemapean
Durangoko kasuan 12.00etan Andra Marin izango da

DURANGO.- Katalunian gertatutako atxiloketak direla eta hainbat elkarretaratze egongo dira bihar Euskal Herri mailan ‘Kataluniarekin Bat, Demokrazia askatasuna’ lemapean.

Bilbon, Iruñean eta Donostian 12.00etan izango da eta Gasteizen 12.30ean.

Durangoko kasuan ere 12.00etan izango da elkarretaratzea Andra Marin EH Bildu, ELA, LAB, ESK, STEILAS, CNT, HIRU, ETXALDE, EHNE eta GURE ESKU DAGO plataformaren eskutik.

Euskal Herri mailan hainbat elkarretaratze egongo dira

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.