DOT KIROLAK.- Durangoko Mugarra Triatloi Taldeak parte hartu zuen Sopelako XI duatloian emaitzak onak lortuz. Bertan Paul Bereziartuak eta Irea Gallasteguik kadete mailako lehenengo postuak lortu zituzten.
Froga otsailaren 20an burutu zen eta guztira 260 kirolarik hartu zuten parte sprint distantziako duatloi honetan. Mugarra Triatloi Taldeko 10 kide izan ziren
5,2km-20 km-2,5 kmko sprint lasterketa honetan.




