dotb Durangaldeko Telebista

Eguen Zuriko koplak abestu dituzte Durangaldeko ikasleek

Eguneko lehen ordutik herriko kaleetatik ibili dira tradizioa mantenduz

DURANGO |Durangaldeko ikasle askok irten dira kaleetara ostegun honetan Eguen Zuriko koplak abesteko, horrela tradizioak mantenduz.

 

 

Eguen Zuriak inauterien atariko eguna markatzen du, eta koplak izan ohi dira ospakizunaren ardatzetako bat. Herriko taldeek, eskoletako ikasleek edota kultur elkarteek bertso laburrak prestatzen dituzte, urteko gertakari nagusiak errepasatzeko: udal erabaki polemikoak, obrak, kirol lorpenak edo auzoko pasadizo xelebreak. Inor ez da libratzen, baina beti ere giro onean eta barrea helburu.

Ohitura zaharra da, ahozko literaturaren adierazpen argia. Garai batean, baserriz baserri edo auzoz auzo kantatzen ziren koplak; gaur egun, berriz, plazetan edo ikastetxeetan entzun ohi dira, askotan mozorro eta kalejirarekin lagunduta. Musika eta erritmoa lagun, hitzak bihurtzen dira protagonista.

Koplak:

Eguen zuriko eguna
jainkoak artean egiña
eskola umeak ibilteko
limosna on baten bila. (bis)

Eguen zuri honetan
hasi gara gu kantetan,
zuri-zuria maisuarentzat
beste enparauak guretzat. (bis)

Eskolatik-eskolara
edota ikastolara
Durangoko neska-mutilek
jaso nahi dugu Euskera. (bis)

Alperrak gara lanean
kanturako ez denean
eskolatik etorriak gara
gaur umore onenean. (bis)

Zelai erdian lau sator
kirkila kantuan jator
alaitu zuen bihotzak ere
udaberria badator. (bis)

Hor goien goien Goldie
haren gainien belie,
etxe honetako nagusi jauna
nekazari langilie. (bis)

Sibiria eta Granada,
urdaiazpia ona da,
urdaiazpia ona da, baina
hiru lukainkaz hoba da. (bis)

Hor goien-goien iturri
txorroko ura egarri
euskaraz egin nahi badozue
geurekin lagun etorri. (bis)

Eman behar bozu, emoizu
bestela ezetz ezaizu
etxe honetako haizeak hartzen
amak ez gaitu bialdu. (bis)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.