Herri Kiroletako jaurdunaldi berezia ospatuko da maiatzaren 12an Berrizen

BERRIZ.- Datorren maiatzaren 12an Berrizen Herri Kiroletako jaurdunaldi berezi bat ospatuko da Olakueta plazan.
Goizeko 12,45ean hasita “2018ko Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa” izango da Ugaitz Mugerza II, Iker Vicente, Joseba Otaegi eta Eneko Otañorekin. Lana 30 enbor 5 izakera dezberdinetan izango delarik.
Bestalde “2018ko Harrijasotze Biñakako Txapelketa” ere ospatuko da bi bikotekin Izeta IV- Urruzuno eta Guzta-Galarraga. Txapelketako harriak 163 zilindro zaharra, 113 kubikoa eta 100eko bola izango dira.
Bestalde, Berrizko Udalak emakumeek ere bere lekua izatea eskatu die antolatzaileei IV. Berdintasun Planaren barne jasotzen den bezala. Eta ekitaldi honetan “Emakumeak Gure Kiroletan” atala izango da Karmele Gisasola harri-jasotzailea eta Irati Astondoa aizkolariarekin.
Eguraldi txarra eginez gero frontoian izango da ekitaldia.


