[dotb.eus] Hirugarren Mintzopotea ospatuko du gaur Iurretak Go!azen karaokearekin

Arratsaldeko 19,00etan izango da Dantzari Auzunean eta bertan argazki-lehiaketaren sariak ere emango dira
Berrikuntzekin dator aurtengo Mintzopotea

IURRETA.- Hirugarren urtez Iurretako Udalak eta Euskararen Aholku Batzordeak Mintzopotea antolatu dute hirugarren urtez. Gaur, maiatzak 11, izango da, eta berrikuntzez josita dator. Ekitaldiaren amaieran, Ikimilikiliklik argazki-lehiaketaren sariak banatuko dira, eta, gainera, ume eta gaztetxoek Go!azen Karaokearekin abesteko eta dantzatzeko aukera izango dute.

Mintzopotea 19:00etan hasiko da, Dantzari auzunean. “Edalontzia esku batean eta pintxoa bestean, euskararen inguruan eta euskaraz jolastu eta gure kontuen gainean berba egingo dugu” azaldu dute antolatzaileek.
Mintzopotea amaituta, 20:30 inguruan, Ikimilikiliklik argazki-lehiaketaren sariak banatuko ditugu. Euskararen aldeko mezu politenak eta argazki originalenak sarituko ditugu, eta irabazleek talde-bazkari batekin gozatzeko aukera izango dute.

Arratsaldeari amaiera emateko, ume eta gaztetxoei zuzendutako Go!azen karaokea izango dugu Askondo kaleko aterpean, Iban Garcia Youtuberrak aurkeztuta.

Herritar guztiak daude gonbidatuta. Izena emateko, 946201200 telefono-zenbakira deitu edo [email protected] helbidera idatzi behar duzue.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *