Kine zineklubaren eskutik gaur 20,15ean ospatuko da Zornotza Aretoan

AMOREBIETA-ETXANO.- Kine zineklubak antolaturiko aurtengo Berdintasun Berbaldien IV. edizioan landa-eremuko bi emakume izango dira protagonistak, Itxaso Apraiz nekazaritzatik eta Saioa Mantzizidor abeltzaintzatik.
Edizio berri hau gaur, azaroak 27, izango da Zornotza Aretoan 20,15ean eta moderatzaile lanetan Leire Abaigar egongo da.
Berbaldien helburua disziplina ezberdinetako emakumeen arteko solasaldia sortzea da.


