Gaur, arratsaldeko 20.00etan Bilboko Begoña Basilikan abestuko dute Bizkaiko Abesbatzen XLVI. astearen barnean

DURANGO / MAÑARIA.- Durangoko Begi Argiak Abesbatzak eta Mañariko Kirikiño Abesbatzak Bizkaiko Abesbatzen XLVI. astean parte hartuko dute gaur arratsaldeko 20,00etan Begoñako Basilikan.
Joan zen otsailaren 11n hasi zen Bizkaiko Abesbatzen XLVI. astea eta ordutik hona hainbat taldek hartu dute parte eta gaur arratsaldean, astearen azkenengo egunean, Begi Argiak eta Kirikiñoren txanda izango da. Beraiekin batera Bilboko Deustuarrak, Arte Factum eta Ars Viva taldeek abestuko dute.
Sarrera doanezkoa izango da.




Por fin van a traer las oficinas de Euskotren ?? )).