Bihar arratsaldean Korrika Nagusia helduko da Durangaldera

DURANGO.-Arratsaldeko 15.00etan abiatu da Korrika Txikia Jesuitak ikastetxetik. Ondoren Landako, San Antonio, Nevers, Zabalarra eskola eta Kurutziaga ikastolaraino heldu da.
Bertan euskararen aldeko mezua irakurri dute eta KLIKA abestiaren koreografia dantzatu dute
ARGAZKIAK:
Korrika Nagusia larunbatean
Bihar Korrika Nagusia helduko da Durangaldera. Lehenengo herria Mallabia izango da 15:50ean, ondoren Zaldibar 16:21ean, Berriz 16:35ean, Elorrio 16:56ean, Atxondo 17:59ean, Abadiño 18:20ean, Durangotik 18:55ean, Iurreta 19:37ean eta Zornotzara 20:05ean helduko da. Otxandiora aldiz igandeko 01:01ean helduko da.






