[dotb.eus] [bideoa] Durangoko kaleak umez gainezka Korrika Txikiarekin

  • 86
    Shares
Bihar arratsaldean Korrika Nagusia helduko da Durangaldera
Durangoko ikastetxe guztiek hartu dute parte Korrika Txikian. ARGAZKIA: dotb.eus

DURANGO.-Arratsaldeko 15.00etan abiatu da Korrika Txikia Jesuitak ikastetxetik. Ondoren Landako, San Antonio, Nevers, Zabalarra eskola eta Kurutziaga ikastolaraino heldu da.

Bertan euskararen aldeko mezua irakurri dute eta KLIKA abestiaren koreografia dantzatu dute

ARGAZKIAK:

Korrika Nagusia larunbatean

Bihar Korrika Nagusia helduko da Durangaldera. Lehenengo herria Mallabia izango da 15:50ean, ondoren Zaldibar 16:21ean, Berriz 16:35ean, Elorrio 16:56ean, Atxondo 17:59ean, Abadiño 18:20ean, Durangotik 18:55ean, Iurreta 19:37ean eta Zornotzara 20:05ean helduko da. Otxandiora aldiz igandeko 01:01ean helduko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.