Bizkaiko Bertso Txapelketaren finalara joateko sarrera bi oparituko ditu

BERRIZ.- Miren Amuriza berriztarra Bizkaiko Bertso Txapelketaren finalean dago Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitiarekin batera.
Hau dela eta Berrizko Udalak finalara joateko sarrera bi zozketatuko ditu udal eta Kultur Etxeko Facebook-en animoak eta mezuak bidaltzen dituztenen artean. Beste baldintza batzuen artean berriztarra izatea da eta sare sozial horren orrialdeak atsegitea da.
Finala abenduaren 17an ospatuko da Miribillan.


