Abenduaren 18an eguerdiko 13,00etan izango da kontzertua San Frantzisko elizan

DURANGO.- Datorren abenduaren 18an eguerdiko 13,00etan Gabonetako Txistu Kontzertua entzuteko aukera egongo da San Frantzisko elizan Jaizale Durangaldeko Txistularien eskutik.
Eleder Iturrietaren zuzendaritzapean hainbat abesti ezagunak entzuteko aukera izango da «Happy Christmas», «Birjina Maite», «Aintzaldu Aingeruak» edo «Horra Mari Domingi» bezalakoak Fer Aurrekoetxeak moldatuak.
Kontzertuan txistuak ezezik hainbat instrumento entzuteko aukera izango dira, metalak, hariak, pianoa eta perkusioa adibidez. Eta honetaz gain Felipe Zelaieta bertsolariak eta ahots ezberdinetako abeslariek ere parte hartuko dute.


