dotb.eus | Gabonetako Txistu Kontzertua Durangon

Abenduaren 18an eguerdiko 13,00etan izango da kontzertua San Frantzisko elizan
Txistua ezezik beste instrumento batzuk, bertsolariak eta abeslariek hartuko dute parte

DURANGO.- Datorren abenduaren 18an eguerdiko 13,00etan Gabonetako Txistu Kontzertua entzuteko aukera egongo da San Frantzisko elizan Jaizale Durangaldeko Txistularien eskutik.

Eleder Iturrietaren zuzendaritzapean hainbat abesti ezagunak entzuteko aukera izango da “Happy Christmas”, “Birjina Maite”, “Aintzaldu Aingeruak” edo “Horra Mari Domingi” bezalakoak Fer Aurrekoetxeak moldatuak.

Kontzertuan txistuak ezezik hainbat instrumento entzuteko aukera izango dira, metalak, hariak, pianoa eta perkusioa adibidez. Eta honetaz gain Felipe Zelaieta bertsolariak eta ahots ezberdinetako abeslariek ere parte hartuko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.