Ostegunean hasi ziren jaiak eta asteburuan zehar ekitaldi gehiago ospatuko dituzte

ATXONDO.- Ostegunean txopoa jaso eta gero eta berakatz sopa jan ondoren, Atxondoko Santixako jaiak aurrera jarraitzen dute. Atzo goizean meza nagusia ospatu zen eta arratsaldean berriz briska txapelketa izan zen. Gaur, uztailak 26, 19:00ean jarraituko du programa eta jaien amaiera igandean izango da, 20:00ean txokolatada batekin.
Egitaraua
OSTIRALA 26
19:00ean Patatak hobeto nork zuritu! Saria. Etxoste jatetxean bi pertsonentzako afaria. Zuritu ondoren tortilla egin beharko da, eta onenari saria emango zaio. Ondoren DJ Mariskal
LARUNBATA 27
12:00etan Paella Txapelketa
Ondoren Herri Bazkaria
Bingoa bazkal ostean
Musika egun osoan zehar Lutxurio taldearen eskutik
17:00etan Mus txapelketaren hasiera
IGANDEA 28
11:30etan Meza Nagusia
Ondoren Atxondoko «Andasto» dantza taldearen ekitaldia
Saiheski pintxoak salgai bertako pièrrekin
12:30etan Mus txapelketaren hasiera
17:30ean Umeen jolasak
20:00 Jaiei amaiera, zozketa eta txokolatada.



