[dotb.eus] Musikaz eta dantzaz blai datoz Garaiko jaiak

Uztailaren 24tik 31ra ospatuko dira
Betiko lez ezpata-dantzariak jaietako protagonistak izango dira. ARGAZKIA: dotb.eus

GARAI.-Bihar, uztailak 24 hasiko dira Garaiko Santixau jaiak Donien Atxa jartzearekin arratsaldeko 19,00etan. Jaiek uztailaren 31ra arte iraungo dute  ekitaldiz jositako egitarau batekin.

Donien Atxa jarri ondoren ezpata-dantzarien azken entsegua izango da eta ondoren  Lumagorri oilasko pintxoak dastatzeko aukera egongo da. 21,30ean kontzertua izango da Dj Bull-en eskutik.

Uztailaren 25ean ohikoa denez 10,30eko kalejiraren ondoren meza nagusia egongo da eta ondoren Santiagoren irudiaren ohiko prozesioa eta ezpata-dantzarien saioa. Arratsaldean Erregelen erakustaldia eta “Boluda Kabareta” antzezlana ere ikusgai izango da 21,00etan.

Santa Ana egunean meza nagusia, ezpata-dantzarien saioa, eta gizon eta emakumeen erregelak ere dantzatuko dituzte. Arratsaldean, berriz, tortilla txapelketa eta Obaneukerekin erromeria Trumoitte Kultur Elkartearen eskutik.

Uztailaren 27an herri bazkaria egongo da Trumoitte Kultur Elkarteak antolatua eta gauean kontzertuak izango dira The Van eta State Alerta taldeekin eta ostean musika gehiago DJ Ainhoarekin.

Uztailaren 28an umeen eta jubilatuen eguna izango da eta beraientzako ekitaldi ezberdinak egongo dira. Eta 29an Mus txapelketa izango da azpimargarriena. Uztailaren 30ean bertsolariak izango dira protagonistak eta ondoren Luhartz taldea arituko da.

Jaiak San Inazio egunean bukatuko dira eta egun horretan Meza Nagusia eta herriko umeen dantza-saioa ezezik Durangaldeko Igel Txapelketa, astoen erakustaldia eta herri-afaria ospatuko dira.

EGITARAU OSOA

UZTAILAK 24

19:00 Donien Atxa jartzea.
Ondoren, Ezpata-dantzarien azken entsegua.
Ondoren, Lumagorri oilasko pintxoak dastatzeko aukera.
21:30 DJ BULL.

UZTAILAK 25
10:30 Kalejira txistulari, dantzari eta agintariekin.
11:00 Meza Nagusia San Migel Elizan. Ondoren, Santiagoren
irudiaren ohiko prozesioa Elizabarriraino, eta dantzatuz.
Ondoren, ezpata-dantzarien saioa.
18:30 Erregelen erakustaldia.
21:00 “BOLUDA KABARETA” antzerkia.

UZTAILAK 26
10:30 Kalejira txistulari, dantzari eta agintariekin.
11:00 Meza Nagusia Elizabarrin. Ondoren, Santiagoren irudiaren
prozesioa parrokiaraino.
Ondoren, ezpata-dantzariak plazan. Jarraian, gizonezkoen erregelak eta geroago emakumeenak.
18:00 Tortilla-txapelketa. Partaideek hauexek ekarri beharko dituzte: sua, arrautzak, olioa, patatak, tipula eta gatza.
SARIAK eskutik:
1. Sukaldari txanoa eta tortillari buelta emateko platera.
2. Zartagina.
3. Egurrezko mahai tresnak.
21:30 “OBANEUKE” erromeria.Trumoitte Kultur Elkartearen eskutik.

UZTAILAK 27
13:00 Poteoa.
14:30 Herri-bazkaria. Trumoitte Kultur Elkartearen eskutik.
Ondoren, bingoa eta DJa
23:00 KONTZERTUAK:
The Van
State Alerta
Ondoren, DJ Ainhoa. Trumoitte Kultur Elkartearen eskutik.

UZTAILAK 28
12:00 Umeen jolasak.
14:00 Jubilatuen bazkaria
14:00 Haur eta gazteen bazkaria.
16:30 Bits jaia.
17:30 Briska txapelketa (Izen ematea 5€ bikotea).
SARIAK Trumoitte Kultur Elkartearen eskutik:
1. Txapela eta botila bi xanpain.
2. Ardoa.
3. Karta sorta.
18:00-21:00 DJ Festa.

UZTAILAK 29
11:30 Mus txapelketa (Izen ematea: 5 €/bikote).
SARIAK Trumoitte Kultur Elkartearen eskutik:
1. Txapela eta botila bi xanpain.
2. Ardoa.
3. Karta-sorta.

UZTAILAK 30
19:00 Herri Ginkana. Trumoitte Kultur Elkartearen eskutik
22:00 Bertsolariak.
Onintza Enbeitia Igor Elorza
Unai Agirre Maialen Lujanbio
Gai-jartzailea: Eneko Abasolo “Abarkas”
23:30 LUHARTZ.

UZTAILAK 31
11:00 Meza Nagusia.
Ondoren, herriko umeen dantza-saioa.
Ondoren, Durangaldeko Igel Txapelketa (Izen ematea: 2 €).
SARIAK :
(1) Pernila. (2) Untxi bi. (3) Gazta
18:00 Asto proben erakustaldia.
Ekaitz Elordui (Berango) Irazola (Mallabia)
Iñigo Landaluze (Peruri) Anarketa (Garai)
21:30 Herri-afaria (nork berea ekarri beharko du).

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.