dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Elorrioko aurtengo Ibillaldia bertan behera gelditu da

«Euskal Herri osoari eskaintzeko ekitaldi handi bat» prestatzeko aukera aztertzen ari direla ziurtatu du Tellituk
Aurten ez da ibilaldia ospatuko

ELORRIO.- Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak iragarri duenez, aurten jai guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Elorrioko Ibilaldia maiatzaren 31rako iragarrita zegoen, baina izurritearen ondorioz urriaren 18ra atzeratzea erabaki zuten. Baina gauzak dauden bezala, Iksatolako Elkarteak bertan behera uztea erabaki dute.

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak iragarri du aurten ikastoletako jai guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu dutela: «Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Kilometroak ez dira ospatuko».

«Euskal Herri osoari eskaintzeko ekitaldi handi bat» prestatzeko aukera aztertzen ari direla ziurtatu du Tellituk. «Egun edo aste batzuk hartuko ditugu hau guztia taldean aztertzeko eta erabakiak hartzeko. Erabakiak taldean hartu eta jakinaraziko dizkizuegu «.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.