Asteburu honetan Gijonen ospatu den Espainiako Kros Txapelketan hartu dute parte junior mailan

DOT KIROLAK.– June Arbeok eta Araitz Villak Espainiako Kros txapelketan hartu dute parte asteburu honetan Euskadiko selekzioa ordezkatuz Gijonen.
Bertan, Euskadik bigarren postua eskuratu du junior mailan, besteak beste, Durangaldea Running taldeko korrikalarien lasterketari esker. Izan ere, Junek, izugarrizko lasterketa egin ondoren, 10. postuan sartzea lortu zuen eta Araitz 29. postuan sartu zen.
Lehenengo postuan Gaztela Leon geratu zen eta Madrileko erkidekoak hirugarren postua eskuratu zuen
Guztira 588 atletek hartu dute parte junior, promesa eta absolutuen kategorietan txapelketa honetan.


