Herritarrei egun horretan parte hartzeko gonbita egin diete

ABADIÑO | Ekainaren 18an Abadiñoko Institutuak 25 urte beteko ditu. Hori dela eta egun horretarako programazio zabala antolatu dute. Herri bazkaria, triki poteoa, kontzertuak… Programazio zabala prestatu dute egun horretarako, nahiz eta egun biko ospakizuna izan, 17an ikasleekin batera ospatuko dutelako.
Herriko bazkarian parte hartzeko txartelak ekainaren 12ra arte salgai egongo dira, Tipi-Tapan, Bodeguillan, Abarkatero, Munts tabernetan eta institutuan bertan ere.
Ekainak 18ko programazioa
12:00 Hasiera ekitaldia eta dokumentalaren aurkezpena. Errota kultur etxean.
12:45 Jaialdiaren hasiera dantzariekin. Institutuan. Jarraian triki poteoa.
14:30 Herri bazkaria
17:00 Monologoa. Beatriz Elgezabal.
18:00 Rodri & Ale.
19:00 Baske Street Boys.
20:00 Sweet Rage.
21:00-23:00 Herriko DJak.


