dotb Durangaldeko Telebista

Abadiñoko Institutuak bere 25. urteurrena ospatuko du ekainaren 18an egitarau zabalarekin

Herritarrei egun horretan parte hartzeko gonbita egin diete

Ekitaldiak ekainaren 18an ospatuko dira

ABADIÑO | Ekainaren 18an Abadiñoko Institutuak 25 urte beteko ditu. Hori dela eta egun horretarako programazio zabala antolatu dute. Herri bazkaria, triki poteoa, kontzertuak… Programazio zabala prestatu dute egun horretarako, nahiz eta egun biko ospakizuna izan, 17an ikasleekin batera ospatuko dutelako.

Herriko bazkarian parte hartzeko txartelak ekainaren 12ra arte salgai egongo dira, Tipi-Tapan, Bodeguillan, Abarkatero, Munts tabernetan eta institutuan bertan ere.

Ekainak 18ko programazioa

12:00 Hasiera ekitaldia eta dokumentalaren aurkezpena. Errota kultur etxean.
12:45 Jaialdiaren hasiera dantzariekin. Institutuan. Jarraian triki poteoa.
14:30 Herri bazkaria
17:00 Monologoa. Beatriz Elgezabal.
18:00 Rodri & Ale.
19:00 Baske Street Boys.
20:00 Sweet Rage.
21:00-23:00 Herriko DJak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.