dotb Durangaldeko Telebista

Alarma Moreak kontzertua eskeiniko du gaur Iurretan

Askondon izango da 21:00etan Anderebide elkarteak antolatuta bere 15.urteurrena ospatzeko

Kontzertua ostiral honetan izango da Iurretan

IURRETA | Alarma Morea musika taldeak emanaldia eskeiniko du ostiral honetan Askondoko karpan. Ekitaldia Iurretako Anderebide Emakumeen elkarteak antolatu du, bere 15.urteurrena ospatzeko.

Alarma Morea 2019an Zumarragan hasi zen emakumez osatutako euskarazko rumba talde bat osatuz. Estilo nagusia rumba flamenkoa den arren, beste musika estilo askok taldearen nortasuna baldintzatzen dute, fusio alternatiboari hegoak emanez.

Emakumeen borroka eta ahalduntzea dira taldearen zutabe garrantzitsuentako bat, horregatik, letrak eta melodiak erabiltzen dituzte kontzientziak lantzeko eta musikaren bidez espazioak berreskuratzeko. Taldearen bigarren zutabea euskara da, euskaraz sortzea, euskara erabiltzea eta zabaltzea. Sustraiak eta musika-estiloak berak eragiten ditu nahasketa berezi izatea.

«Helburu horiek dira Anderebideren oinarria ere. Iurretako emakumeen elkartea ospakizunetan dago eta herritarrek San Migel jaietan zehar egingo ditugun ekitaldietan partea hartzea nahi dugu», azaldu dute elkartetik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.