dotb Durangaldeko Telebista

‘Alizia Miresgarria’ izango da Iurretako aurtengo esker oneko jardunaldi literarioen protagonista

Joseba Sarrionandia, Gloria Fuertes, Leire Bilbao, Astrid Lindgren eta Joxantonio Ormazabal ondoren Lewis Carroll idazlearen lana emango da ezagutzera

Urtarrilaren zehar egitarau berezia izango da Iurretako Bibliotekan

IURRETA | Iurretako Herri Biblioteka 2017ko urrian hasi zen, lehen aldiz, herriko idazlea den Joseba Sarrionandiaren esker oneko jardunaldi literioak antolatzen. Bere esentziari jarraituz 6. urtez (pandemia dela eta 2020ko etenaldiaren ostean) 2024ean ere esker oneko literatur jardunaldiak antolatu dituzte, kasu honetan Lewis Carroll idazlea eta bere ‘Alizia herrialde miresgarrian’ obraren inguruan.

Horrela, Joseba Sarrionandia, Gloria Fuertes, Leire Bilbao, Astrid Lindgren eta Joxantonio Ormazabal ondoren, aurtengo edizioan neguari eta urteari hasiera emateko literaturako mundo mailako idazle handi baten lana eman nahi dute ezagutzera, oraingoan idazle handi eta oparo baten lana ezagutaraziz: Lewis Carrollen Alizia herrialde miresgarrian.

Horretarako, Iurretako Herri Bibliotekak idazlearen ondare literarioa ezagutzeko urtarrilean zehar bere ohiko egitaraua moldatuko du.

Jardunaldi hauen helburua Lewis Carroll eta bere lan literario oparoa herritarren artean ezagutzera ematea da bere lanetara gerturatuz. Alizia dakargu geurera, aspaldiko lagun maitea. Alizia eta bere lurralde miragarria, bere ametsen eremu askea, bere lurpeko sakontasunera bidaia zoragarria. Gure asmo xumea egun batzuetan zehar gure esku, etxe eta kaleak Alizia herrialde miresgarriaz zipriztintzeaz data.

EGITARAUA HEMEN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime