San Agustin Kulturgunean izango da arratsaldeko 17etatik 21etara

DURANGO | Hitzez eta Ahotsez ekimena gaur ospatuko da San Agustin kulturgunean arratsaldeko bostetatik bederatzietara. Guztira 100 irakurletik gora parte hartuko dute, bertsolariak, abeslariak, txalapartariak, antzezleak, musikariekin batera. Gainera irakurraldia girotzen txalapartariak, Karrika antzerki taldea, Luhartz musika taldea eta Trikitilariak ere egongo dira.
Ekitaldian parte hartu duten bertsolariak hauek izango dira:
Igor Elortza
Erika Lagoma
Beñat Gaztelurrutia
Eneko Abasolo
Kristina Mardaras
Justo Alberdi
Alberto Murua
Abeslariak:
Txomin Bengoa
Josi Sierra
Musikariak
Eleder Iturrieta
Urtun Gerrikaetxebarria
Eneritz Elgezua


