Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

DURANGO | 1937ko apirilaren amaieran, Durangoko kanposantua eta Santikurutz inguruko baserrien artean fronte-lerroa ezarri zuten, Berriztik eta Abadiñotik ingurutzen zebiltzan tropei aurre egiteko. Kanposantu barruan ere borroka gogorrak izan ziren. Orduko tiroen arrastoak oraindik ere ikusi daitezke hobi batzuetan.


