Durangoko bonbardaketaren 85. urteurrena

DURANGO | 1937ko apirilaren 28an miliziarrak eta gudariek Iurreta eta Durango lotzen dituen Montoiko zubia lehertarazi zuten. Iurretako Berezigane eta Matiena aldetik gerturatu ziren Molaren soldaduak. Aurre egiteko aukerarik ez zutela ikusita, atzera-egitea erabaki zuten gudariek eta miliziarrek. Baina nazionalei aurrera egitea galerazteko zubia lehertu zuten.


