Durangoko 85. bonbardaketaren urteurrena

DURANGO | Gerra garaiko presoek Durangon ere lan behartuak egin zituzten. Uriaren berreskuratze lanetan 300dik gora presok parte hartu zuten. Durangoko bi fabrika entzutetsuk ere presoak erabili zituzten euren jardunean, 1938 eta 1939 urteetan: Fundición y Talleres Olma eta Hijos Ortiz de Zarate.


