dotb Durangaldeko Telebista

Aste honetan ‘Mendi Astea’ ospatuko du Elorrioko Erdella Mendizale Taldeak

Gaur alpinismoa eta mitologia uztartuko dituen hitzaldia eskainiko du Koke Lasak

Gaur hasiko da Mendi Astea Elorrion

ELORRIO |  Erdella Mendizale Taldeak, Bizkaiko Mendizale Federazioak, Errekamendik eta Elorrioko Udalak Mendi Astea antolatu dute gaur hasita eta18ra bitartean. Lau hitzaldi eskainiko dituzte mendiaren bueltako adituek, astelehenetik ostegunera, arratsaldeko 19:00etan. Gaiak askotarikoak izan arren, helburu bera dute guztiek: mendiak eta naturak eman ditzaketen aukeren inguruan hausnartzea eta esperientziak partekatzea.

Astelehenean, alpinismoa eta mitologia uztartuko dituen hitzaldia eskainiko du Koke Lasak: Aketegiko Mari. Asteartean, berriz, Phelipe Eizaguirrek bere esperientzia kontatuko du mendiko kameralari gisa. Alex Txion eta bere taldearekin Himalayara joan zenekoa izango du oinarri Neguko Himalaya ganberaren atzean berbaldian. Bi hitzaldiak izango dira Iturri Kultur Etxean.

Hilaren 16an, asteazkena, Igone Meriezkurrenak Islandian bizitako esperientzia kontatuko du. Bizikletan egin zuen abentura eta Westfjords izeneko eremu ezezagunak zeharkatu zituen. Gaztetxean eskainiko du hitzaldia.

Zikloa bukatzeko, ostegunean, Martin Urrutia elorriarra izango da berbaldia emango duena. Erdellako kidea eta eskalatzailea da, eta bere ibilbideaz jardungo du; batez ere, arrokako eskalada aintzat hartuta. Iturri Kultur Etxean izango da azkena ere.

Mendi Astea bukatzeko, ostiralean, 18:00etan, Erdella Mendi Taldeak urteko asanblada egingo du Kirol Etxean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.