dotb Durangaldeko Telebista

Astelehenean zabalduko da Durangoko Euskaltegiko euskarako ikastaro trinkoen matrikulazioa

Izena ematea aurrez aurre egin ahal izango da Durangoko Udal Euskaltegian, ekainaren 27ra bitarte, B1, B2 eta C1 mailako ikastaro trinkoetan parte hartzeko

Matrikulazio epea ekainaren 16tik 27ra izango da

DURANGO | Udal Euskaltegiak prest du 2025eko udako ikastaro trinkoen matrikulazio epea, euskara ikasten aurrera egin nahi duten herritar guztiei zuzenduta, titulazio berri bat lortzeko helburuarekin.

Ikastaroak B1, B2 eta C1 mailak prestatzera bideratuta daude, eta izena lehen aldiz Euskaltegira hurbiltzen diren pertsonek zein  aurreko urteetan parte hartu dutenek eman dezakete.

Matrikulazio epea ekainaren 16tik 27ra izango da, eta matrikula aurrez aurre egin beharko da Euskaltegiko bulegoetan.

Herritarrei arreta emateko ordutegia honakoa izango da:

  • Astelehenetik asteazkenera: goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:30etik 18:00etara.
  • Ostegun eta ostiraletan: goizez 10:00etatik 13:00etara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskaltegira bertaratu daiteke adierazitako ordutegian.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.