Txopo Txikia 12:30ean jarriko da eta ondoren paella txapelketa izango da
ATXONDO | Larunbat honetan txopo txikia jasota hasiko dira Santixako jaiak. Egun horretan gainera paella txapelketa ere ospatuko da.
22 Zapatua
- 12:30 – Txopo Txikia apaindu eta jaso.
- Eguerdian, paella txapelketa (oilaskoz egindakoa). Oharra! Partaide bakoitzak behar dituen osagai guztiak ekarri beharko ditu. Aurkezpen orduan 14:00etan izango da.
- Herri bazkarian, parte hartzaileek, euren lagun taldearekin, bertan bazkaldu ahal izango dute. Jai batzordekoek ogia, postrea eta kafea jarriko ditu.
- Musika egun guztian zehar, Laja II eta Narbaiza trikitilariekin.
- Bazkal ostean bingoa.
- 19:00 – Mus txapelketaren hasiera.
23 Domeka
- 11:30 – Meza nagusia. Ondoren Atxondoko Andasto dantza taldearen ekitaldia.
- 13:30 – Igel txapelketa.
- 17:00 – Briska txapelketaren hasiera eta amaiera.
- 17:30 – Umeen jolasak. Kalaka egur jokoak. Ondoren txokolatada, mozorro lehiaketa eta sari banaketa.
24 Astelehena
- 19:00 – Txapelketa berezia: Patatk hobero nork zuritu!
- Jai batzordekoek, patatak eta zuritzeko tresnak banatuko dituzte eta epai mahaikoek erabakiko dute irabazlea nor den.
- Zuritu ondoren patata tortilla egin beharko da, jai batzordekoek arrautzak ere banatuko dituzte.
- Parte hartzaileek sua eta tortilla egiteko behar diren tresnak ekarri beharko dituzte.
- Gertatutako torliekin afaria (ogia banatuko da).
- Gauen, DJ Tatisa
25 Martitzena, Santixau eguna
- 11:30 – Meza nagusia.
- Porra txapelketa. Saiheski pintxoak salgai Gernikako piperrekin.
- 13:00 – Mus txapelketaren amaiera.
- 14:00 – Jaiei amaiera emateko, otzara eder baten zozketa.
Jai batzordeak, ez du bere gain hartzen, egitarauan aldaketaren bat egongo balitz, jaietan edonork jarrera desegokian, kalteren bat eragingo balu ere ez.