dotb Durangaldeko Telebista

Berbarok maiatzaren 31an ospatuko den 35. urteurreneko egitaraua aurkeztu du

‘Ni eta Nitarrak ‘antzerkia eta kalejira izango dira egitarauaren mamia

35. urteurrena datorren maiatzaren 31n ospatuko da

DURANGO | Berbarok 35. urteurreneko egitaraua aurkeztu du: haurrentzako jolasak, Ni eta Nitarrak antzerkia eta kalejira izango dira egitarauaren mamia. Bagara Nor ekitaldiak borobilduko du eguna.

Egitarau honekin Berbaro osatzen duten komunitate guztiarentzako eskaintza atsegina osatzea nahi dute: haurrentzako tailerra, gazte eta helduentzako antzerkia eta denok batzeko ekitaldi eta kalejira.

Maiatzaren 31 Durangoko euskaltzaleak batzeko eguna izatea nahi dute, durangarrak euskararen alde biltzeko eguna. «Ehundaka eta ehundaka lagun izan gara Berbaroren proiektuaren alde ekin dugunak, ekiemenetan parte hartu duguank, hezitzaile moduan ibili garenak… Horiek guztiak elkartu eta Berbaroren 35. urteurrena ospatzeko eguna izango da maiatzaren 31koa», azaldu dute elkartetik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.