Arrastoak jarraituz hainbat proba egin beharko dira Euskal Herriko zenbait lekutan zehar

DURANGO | Berbaro Elkarteak online ihes gela bat sortu du, neguko opor egunetan familian edo lagun artean jolasteko aproposa. Irulegiko eskuaren arrastoak jarraituz hainbat proba egin beharko dira Euskal Herriko zenbait lekutan zehar, pistak lortu eta misterioa argitzeko. Ordenagailuan jolasteko prestatuta dago, mugikorretik funtzio batzuk galtzen dituelako.
Hemen jolasaren esteka: www.labur.eus/irulegieskua