dotb Durangaldeko Telebista

Berriz Euskararen Astean murgilduko da programazio bereziarekin

Gaur, larunbata, Haize-Arrosa talde berriztarraren kontzertua izango da

Gaur, larunbata, Haize-Arrosa talde berriztarraren kontzertua izango da

BERRIZ | Bihar igandean, hilak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren harira eskualdeko udalerriek ekimen ugari antolatu dituzte abenduan zehar luzatuko direnak. Adibidez, Berrizko Udaleko Euskara sailak Batu daiguzan ahotsak lemapean Euskararen Astea ospatzeko programazio berezia antolatu du eta hurrengo asteetan ez dira faltako publiko guztientzako programazio anitza. Batzuk aipatzearren, gaur, larunbata, Haize-Arrosa talde berriztarraren kontzertua izango da (sarrerak duela aste batzuk agortu ziren) eta bihar, Iñurri elkartearen eskutik Tabuen Kutxatik Oholtzara bertso saio solidario musikatua izango da Berrizko Kultur Etxean, arratsaldeko 18.00etan. “Minbizia modu batera edo bestera jasatea tokatu zaienei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko proiektu solidarioa martxan jarri dugu, gertutik bizitako esperientzien harira. Bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko ekarpen xume bat egin nahi izan dugu, gure esperientzia, ahotsa eta gorputza plazaratuz; bide batez esanda urteetan ukatu zaion presentzia eta espazioa eskainiz”, adierazi dute Iñurri elkarteko arduradunek.

Ikuskizunaren sarrera elkartearentzat izango da eta bertan Miren Amuriza, Alaia Martin, Oihana Bartra eta Iruri Altzerreka bertsolariak izango dira eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Egitarauak abenduaren 14an jarraituko du Kriseilu Festa batekin. Helburua, “euskararen kriseilua Berrizko etxeetan egotea da, euskararen sua piztuta mantentzeko etxekoen artean; gurasoak, seme-alabak”, adierazi dute udaleko arduradunek. Bestalde, abenduaren 15ean Jon Plazaolaren Tu-tum, platz! bakarrizketa programatu da eta hilean zehar Gaitu erronkan parte hartzeko gonbitea egin dute “teknologiei euskaraz irakasteko” helburuarekin. Ekimenarekin, milaka ahotsen parte hartzea sustatu nahi da “teknologiek euskara ulertu eta hitz egin dezaten”, azaldu dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime