dotb Durangaldeko Telebista

Teatro Panta Rhei taldearen antzelana eguen honetan Berrizjauregin

Udalak kultur eskaintza zabala eta anitza antolatu du, publiko guztientzat, formatu eta ekimen ezberdinekin

Ekitaldiak uztailan eta irailean ospatuko dira

BERRIZ | Berrizko Udalak kultur programazio zabala eta anitza antolatu du udako hilabeteei begira. Zehazki, uztailean eta irailean hainbat jarduera antolatu dira, hala nola antzerkisaioak, dantza-saioak eta tailerrak… Programazio berezia uztailaren 6an hasi zen eta 13an arratsaldeko 17.00etan Teatro Panta Rhei taldearen Izarren Hartza antzeztuko da Berrizjauregi Lorategi-Botaiko Historikoan eta hilaren 20an Rojo Telón konpainiaren Transir zirko-ikuskizuna eskainiko da. Transir eraldaketari, aldaketari, bizitzari eta heriotzari buruzko jolasa da. Transir, Rojo Telonen hirugarren proiektua da. 2022 eta 2023 arteko sormen prozesuaren emaitza da. Zirkuaren hizkuntzari (aireko akrobaziak eta akrobazia bertikalak) zuzeneko musika gehitu zaiona. Uztaileko programazioa 23an bukatuko da Rumaniako Folklore jaialdi batekin.

Bestalde, irailean hiru ikuskizun eskainiko dira. Lehenengoa, hilak 8an izango da Grimm Anaien Parkearekin. Irailaren 15ean Hortzmuga Teatroren Agurea, Urpekaria eta Itsasoa taularatuko da eta 22an, Two Much Circusen Doble Bill ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.

Ordutegiak eta programazio guztia HEMEN

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.