19:00etatik aurrera izango da

BERRIZ | Tradizioari jarraituz, Berrizek Gaztañerrearen edizio berri bat ospatuko du. Berrizko Udaleko Partaidetzarako Udal Kontseiluak antolatuta, azaroaren 12an izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera Olakueta plazan. Bertan eta ohikoa den bezala, Sahararako elikagai bilketa egingo da eta, gaztaina pakete baten truke, berriztarrek sardinak oliotan, arroza, azukrea, pasta, konpresak,
hegaluzea oliotan, lekaleak… bezalako elikagaiak eta produktuak utzi beharko dituzte.